miƩrcoles, 11 de junio de 2008

Gizon izandako mutila

Liburu aspergarri samarra da. Luzea da eta bi istorio kontatzen dizkigu aldi berean eta batzuetan asko nahasten zara izan ere lekua eta denbora oso azkar aldatzen ditu. Pertsonaiak oso landuak daude eta istorioa ez da oso sinesgarria batez ere kartzelatik ihes egiteko pasadizoa. Liburua Abentura zalei gomendatuko nieke, izan ere abentura puntutxo bat badauka.Liburu honetan Antonio Mariaren historia kontatzen zaigu “Gizon Izandako Mutilarena”. Istorioa Fabianek kontatzen digu, Gizon Izandako Mutilaren partidako batek. Bi hauek oso lagunak dira izan ere kartzelan ezagutu zuten elkar eta Fabianen ideia bati esker alde egiten dute.

35 kilo esperantza

Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait. Protagonistak onak iruditu zaizkit batez ere aitona eta Gregoire. Irakurtzeko erraza egin zait eta nahiko erraz ulertu dut baina istorioa nahiko tristea egin zait, Gregoire beti eskolako istiluetan sartuta egoten zen eta aita eta ama beti errietan aritzen zitzaizkion. Asko gustatu zitzaidan aitonarekin jatetxe baterako armairua egin zutenekoa eta gutxien aitona ospitalera eraman zutenekoa. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.

Itsalabarreko etxea

Liburu oso oso polita da, suspensekoa, amodiozkoa... Ainbat genero nahasten ditu. Edozein mamuen edo amodiozko ipuin zaleei gomendatuko nieke. Oso erraz irakurtzen da orri gutxi ditu eta letra txiki samarra du. Hasiera aspergarria du baina erdialdean interesantea jartzen da eta bukaera arte gustora irakurtzen da.Joana izeneko neska bat itsaslabar batera joaten da egunero bakardade bila, eta egun batea etxe sorgindu bat bilatzen du itsaslabarraren gainean. Maitemindu barri dago Alainekin eta biak etxeak ezkutatzen duen sekretuaren bila joango dira.

Zaudete geldi pixka batean

Liburu polita eta entretenigarria iruditu zait, kontatzen dituen bere ikasle garaiko pasarteak dibertigarriak dira oso, izan ere gelakide guztien pasarte xelebreenak kontatzen ditu. Erraz eta azkar irakurtzen den liburua da, eta denoi irakurtzea gomendatuko nizueke.

viernes, 14 de marzo de 2008

Erotzen nauzu

Zure begiak eta ileak eta ezpainak eta irrifarrak eta zure ahots goxoak erotzen naute egunero eta gauero eta segunduro.

Itun, penaz, ilun

Nere barnea dago itun, penaz, ilun egin dizudalako itaun,
eta ezetza zure erantzun,
eta horregatik nago ni betilun.

Kuttun, xamur, goxo

Zure muxuak dira,
kuttun, xamur, goxo, zurekin nago ni,
beti goxo-goxo,
zure ezpainak dira niretzat,
bizi eta ardatz.