miércoles, 11 de junio de 2008

35 kilo esperantza

Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait. Protagonistak onak iruditu zaizkit batez ere aitona eta Gregoire. Irakurtzeko erraza egin zait eta nahiko erraz ulertu dut baina istorioa nahiko tristea egin zait, Gregoire beti eskolako istiluetan sartuta egoten zen eta aita eta ama beti errietan aritzen zitzaizkion. Asko gustatu zitzaidan aitonarekin jatetxe baterako armairua egin zutenekoa eta gutxien aitona ospitalera eraman zutenekoa. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.

No hay comentarios: